Castellano  |  Euskera

Aurreko hezkuntza-sisteman, Lanbide Heziketak eta batxilergoak bide paraleloak zituzten, elkarrengandik argi eta garbi bereizita, eta helburu jakin batekin: unibertsitateko fakultate eta eskolak batxilergoko ikasleentzat, eta antzinako LH-2 Lanbide Heziketako ikasleentzat. LOGSEa indarrean jarri zenetik, ordea, ez daude jadanik bi bide paralelo. Orain, bat bakarrik dago ikasle guztientzat: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH). Eta bide bakar horretan sartuta dago oinarrizko teknologia-heziketa, etorkizunean lanbidean aritzeko funtsezkoa izango dena. DBHko ikasketak burutzean, bi aukera dituzu: edo zuzenean teknologia-heziketa espezifikoa (erdiko graduko heziketa-zikloak) egin, edo lehenengo batxilergoa egin eta gero goi-graduko heziketa-zikloetara nahiz unibertsitateko fakultate edota eskoletara sartzea.

Sistema honekin bateratu egin da derrigorrezkoaren ondoko bigarren hezkuntza (DBHaren ondoren egiten diren ikasketak). Orain, linea bakarra dago, eta unibertsitatera nahiz goi-graduko lanbide-heziketara sartzeko aukera ematen du.

Gidaliburu honetan, ziklo bakoitzera sartzeko baldintzak aipatzen ditugunean, aurreko hezkuntza-sisteman erabiltzen ziren termino hauek ere aurkituko dituzu: IEE (Irakaskuntza Ertainen Erreforma) BBB (Batxilergo Bateratu Balioanitza) UBI (Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea) Ikasketa horien guztien ordez, orain Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) eta LOGSEko Batxilergoa ditugu. LOGSEren ikuspegia.

Laguntzaileak / Colaboradores: